Aantio jaiak hasi dira Astigarragan, eta bi egun haundien bezperan, gaur ere izango da zerekin disfrutatu. Ume eta gazteentzako ekitaldi ugari izango dira egun osoan zehar: haurrentzako txirrindulari froga, zaku lasterketa, lokotxak, sokatira, zezen puzgarrien entzierroa, apar festa...
Eta ez hain txikiek ere, izango dute festarako aukerarik: Oinkari Dantza Talderaen eta Hika teatroaren ikuskizun berria, Varietteta antzerkia, hegaluzea eta Gernikako piperrak parrillan...
Musika izango da eguneko beste protagonista: Pasai Txarangarekin abiatuko da iluntzea; La Basu rap kantaria izango da ondoren; eta errematerako, Kaotiko taldea, Azken sustraiak, la Tipex eta Yakolev taldeen emanaldia.
10:30 Haurrentzako X. Txirrindularitza Proba. Mundarrok antolatuta Joseba Barandiaran Plazatik abiatuta.
12:00 Haurrentzako jokoak Joseba Barandiaran Plazan: zaku lasterketa, lokotxak biltzea, sokatira... 4-11 urte bitarteko haurrentzat Aurrera Mutilak elkarteak antolatuta.
13:30 Sagartu. Oinkari Dantza Taldearen eta Hika teatroaren ikuskizun berria Joseba Barandiaran Plazan.
17:00 Zezen puzgarrien entzierroa haurrentzat Galtzaurko zubitik hasita.
18:00 Varietetta antzerkia txosnan. Gazte asanbladak antolatuta.
18:30 Apar festa Foru Plazan.
19:00 Pasai Txaranga.
19:30 Hegaluzea eta Gernikako Piperrak parrillan. Joseba Barandiaran.
23:00 La Basu rap kantaria Joseba Barandiaran Plazan.
00:30-02:00 Kaotiko taldearen kontzertua Joseba Barandiaran Plazan.
23:00-04:00 Azken sustraiak, la Tipex eta Yakolev taldeen kontzertuak txosnan, Gazte Asanbladak antolatuta.