«Garai bateko Hernani margotu eta gazteei nolakoa zen erakustea gustatzen zait»

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 19a, 02:00

Julio Gomez hernaniarrak Joxe Mari tabernan bere margoak ditu ikusgai udaran zehar. «Nahi dituenak erosi ditzazke edota erakusketa ikusi» dio margolariak. Orain 61 urte Sagastialden jaio zen eta betidanik gustatu izan zaio margotzea. «Nire bizi­tza guztia pasa dut mar­gotzen» eta beti ere Hernani du ardatz nagusia. 
«Paisaiak, erretratuak, gai desberdinak lantzea aukeratu nezakeen baina Hernani izan da nire pasioa». Herriko txoko guz­tiak margotu eta harra­pa­tu ditu bere ohialetan.    
Gai­ne­­­ra margotzerakoan ar­gazki­etan oinarritzen da eta ez nola nahiko argazki­etan. «Argazki zaharrak iru­di­katzen ditut nire mar­go­etan. Herriko argaz­kiak har­tu eta hori isladatzen dut nire lanetan». 

Nafar kalea, Leoka, Tilosak... ikusi daitezke
Edozein garai­ko Hernani irudikatu du, bai­na batez ere  garai bateko herria da ikusi daitekeena bere margoetan. «Orain Joxe Ma­rin dauden  koadroetan Na­far Kalea, Tilosak, Leoka... antzeman daitezke. Nire helburua da jendeak ikusi dezala nola zen pasa den mendeko Hernani eta gu jaio baino lehenago zer itxura zuen. Gazte askok ez dute ezagutzen nolakoa zen herria eta historia erakus­teko margoen bidez ere balio du erakusketak».
Hernaniko kale asko eta asko margotu ditu eta oraindik ere jarraituko du irudikatzen. Margoak saltzen ditu, baina ez da bere ogi­bidea. «Zaletasunagatik egi­ten dut. Margoak saltzen di­tut baina lortzen dudan di­rua materiala erosteko da». 
Etxean aritzen da lanean. «Kalean egin izan dut koadroren bat edo bes­te, baina ez naiz hain gustora aritzen. Nahiago dut etxean, nire erritmoan aritu. Kalean jende askok ezagu­tzen nau eta ez da berdina».
Jendeak erosten ditu bere margoak eta esan izan diote duten balioa baino merkeago saltzen dituela. «Horrela da.  Lan haundia eskatzen dute eta emaitza gustoko du erosleak. Askok esan didate ga­res­tiago ere erosiko luke­tela margoa, baina ni ez naiz hemendik bizi. Hori ez da nire helburua».
Goizean zehar aritzen da margotzen batez ere, baina «gauean ere jeiki naiz ohetik eta margotzen hasi. Ins­pirazio puntu hori etortzean aprobetxatu egin behar da». Argazkiak herriko jendeak ematen dio eta egiten dituen lanak ez dira oso haundiak iza­ten. «Tamaina normala du­te, baina enkarguen ara­bera aritzen naiz batzuetan. Gus­tatuko litzai­dake Herna­niko argazkirik zaha­rrena lortu eta hori margotzea. Argaz­kilaritzak urte asko ditu eta badaude benetan zaharrak». 
Nahiz eta mar­goren bat errepikatu lan desberdinak egi­ten saiatzen da uneoro. «Beste lanen bat ere jarrai­tuko dut udaran zehar». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!