Hiru egun besterik ez dira falta!

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 19a, 02:00

Larunbatarekin batera hasi­ko dira aurten Santio Jaiak. Asteartearekin tokatu da aurten Santio, eta ohi be­zala, aurre hartuta, larunbatetik izango da festa. Aurten txupinazo bakarra egongo da, larunbatean,  eguer­dian, 12:00­etan, eta beraz txi­kiena, eta nagusia elkartu egin dira. Galtzaur elkartea izan­go da aurtengo omendua: beraiek irakurriko dute aurten pregoia eta botako dute festa abiaraziko duen suziria; izan ere, 35 urte bete ditu aurten elkarteak. Al­kate txikiak ere izendatuko dira eta bertan egongo dira. Gazte Asan­­bla­daren txosnaren ireki­era izan­go da eguneko bes­te ekitaldi na­gu­sia, 18:30etan. Au­rreneko gaua Magic Su magoak berotuko du eta giroa La Jodedera eta Autobus Magikoa eta DJ Alberrok jarriko dute.


Denentzako festak
Adin eta gustu guztietako fes­tak izatea dute helburu San­tioek, eta bide horretan egitarau za­bala izango dute aur­ten. Jatekorik ez da fal­tako: larunbatean txikiek dute herri bazkaria; eta astelehenean, Galtzaur elkar­teak eta gazteek bazkalduko dute, azken hauek txosnen karpan. Asteazkenean, Santa Ana egunean ere izango dira bazkariak: Goldeak antolatuta Rezolan eta Elkartasun bazkaria txosnan. Musikak ere leku zabala du egitarauan: txosnetan egunero izango dira bizpahiru kontzertu, eta txarangak izango dira kaleak girotzeko ardu­radunak; eta bestelako ikus­ki­zunak ere ez dira faltako. Herri kirolak ere badira Santiotako ardatz, Santa Ana egunean izango dira.

EGITARAUA

UZTAILAK 22, larunbata
10:00 XVII. Iker Ruizen oroimenezko
3x3 saskibaloia Kiroldegian.
Sariak 18:00etan.
12:00  Txalapartariak, pregoia eta txupinazoa, GALTZAUR elkartearen eskutik, 35. urteurrena ospatzeko. Alkate txikiak ere jaiei hasiera emango die.
12:00  Buruhaundi eta erraldoiak ikastolako erraldoi txikiekin eta Txirriskla elkarteko txistulariekin, Foru plazatik abiatuta.
14:00 Bazkariak: Foru plazan haur bazkaria eta J. Barandiaran plazan Gaztelekuko bazkaria.
17:00 Fantasia eta panpinak musika, antzerkia eta zirkoa Joseba Barandiaran Plazan.
18:00 Txokolate jatea Foru Plazan.
18:30 Gazte Asanbladaren txosna irekiera.
18:30 Artistas del Gremio txarangaren kalejira.
19:00 Sokamuturra Txikia Foru Plazan.
22:30 Magic Su magoaren ikuskizun haundia Joseba Barandiaran Plazan.
23:00-03:00 La Joderera eta
Autobus Magikoa taldeak eta DJ Alberro txosnan Gazte asanbladak antolatuta.


UZTAILAK 23, igandea
10:30 Haurrentzako X. Txirrindularitza Proba. Mundarrok antolatuta Joseba Barandiaran Plazatik abiatuta. 2005 eta 2013 urte bitartean jaiotako haurrek parte hartu dezakete. Izena eman behar da aurrez kiroldegian eta egunean bertan 09:15etan.
12:00 Haurrentzako jokoak Joseba Barandiaran Plazan: zaku lasterketa, lokotxak biltzea, sokatira... 4-11 urte bitarteko haurrentzat Aurrera Mutilak elkarteak antolatuta.
13:30 Sagartu. Oinkari Dantza Taldearen eta Hika teatroaren ikuskizun berria Joseba Barandiaran Plazan.
17:00 Zezen puzgarrien entzierroa haurrentzat Galtzaurko zubitik hasita.
18:00 Varietetta antzerkia txosnan. Gazte asanbladak antolatuta.
18:30 Apar festa Foru Plazan.
19:00 Pasai Txaranga.
19:30 Hegaluzea eta gernikako Piperrak parrillan erreta Joseba Barandiaran Plazan.
23:00 La Basu rap kantaria Joseba Barandiaran Plazan.
00:30-02:00 Kaotiko taldearen kontzertua Joseba Barandiaran Plazan.
23:00-04:00 Azken sustraiak, la Tipex eta Yakolev taldeen kontzertuak txosnan, Gazte Asanbladak antolatuta.


UZTAILAK 24, astelehena
11:00-13:00 Haur parkea ikastolako atarian: puzgarriak, haur gimnasioa, zezen mekanikoa eta bestelako jolasak.
11:00-13:00 Gazte parkea Txomiñenean: bizkor, salto!, enbor zoroak, pendulua eta bira eroa.
12:00 Trintxerpeko erretiratuen abesbatza Joseba Barandiaran Plazan Galtzaurrek antolatuta.
13:00 Astigarragako erraldoi txikien kalejira Txirrisklako txistulariekin batera.
13:30 Txikipoteoa txosnatik abiatuta Gazta Asanbladak antolatuta.
14:00 Erretiratuen Bazkaria Galtzaurren.
14:30 Gazte Bazkaria txosnaren karpan.
16:00 Aulki Dantza txosnan Gazte Asanbladak antolatuta.
16:00 Festa Imperial bikotearekin dan­tzaldia Norberto Almandoz plazan.
17:00 Elektrotxufla txaranga Gazte Asanbladak antolatuta.
17:00-19:30 Gazte parkea Txomiñenean: bizkor, salto!, enbor zoroak, pendulua eta bira eroa.
17:00-19:30 Haur parkea ikastolako atarian: puzgarriak, haur gimnasioa, zezen mekanikoa eta bestelako jolasak
17:30 Botiltzarra edate arduratsuari buruzko kalez kaleko ekimena.
19:00 Dantza Errumaniarren erakustaldia eta bertako hainbat edari eta janariren dastaketa Joseba Barandiaran plazan.
20:30 Zerrien Lirika taldearen kontzertua txosnan Gazte Asanbladak antolatuta.
23:00-04:00 Ascensa furore, Sardexka eta Stepi taldeen kontzertua txosnan Gazte Asanbladak antolatuta.
23:30-03:00 Kresala taldearen dantzaldia Joseba Barandiaran Plazan.

UZTAILAK 25, ASTEartea
09:30 Txirriskla elkarteko txistularien Diana berezia.
11:00 Meza nagusia Santiagomendiko Done Jakue ermitan eta ondoren
txistulariak.
12:30 Udalbatzaren soka dantza Foru Plazan.
13:00 Imperial Elegancia Mexicana mariatxia Norberto Almandoz plazatik abiatuko da.
18:00 Astigar taldearen Dantza Erakustaldia Txomiñenea pelotalekuan.
19:00 Maialen Akizu eta Xamoa bertsolariak txosnan Gazte Asanbladak antolatuta.
19:00 Euskal Herriko izaki mitologikoen kalejira Galtzaurko zubitik hasita.
19:30 Idien pisatzea Foru Plazan.
23:00-02:00 Oihan Vegarekin disko festa Joseba Barandiaran Plazan.
23:00-03:00 Anai eta Trikitidantz taldearen dantzaldia txosnan Gazte Asanbladak antolatua.
00:00 Larrain dantza herrikoia Foru Plazatik abiatuta.


UZTAILAK 26, ASTEAzkena
09:30 Iturengo joaldunak eta herriko trikitilari gazteak.
11:30 Santa Ana eguneko jarduerak Foru Plazan: Baserriko tresna egileen erakusketa zurezko eta burdinezko tresnak, kaikuak, erroskilak... eta sagardo dastatzea, idi dema 1.500 kiloko harriarekin.
12:00 Agin Laburu eta Aitor Mendiluze bertsolariak Goldeak antolatua Foru Plazan.
14:30 Bazkariak: Santa Anako bazkaria Rezola sagardotegian Goldea elkarteak antolatua. Elkartasun bazkaria txosnan Andoni Ollokiegi musikariak girotua. Txartelak Ikatza eta Zipotza tabernetan salgai.
18:00 Herri kirol jaialdia Foru plazan. Idoia Etxeberria harria jasotzen eta Alatzne Etyxaburua eta Irati Astondoa. Herrien arteko desafioa (Hernani, errenteria, Oiartzun eta Astigarraga).
18:30 Goazen! Joseba Barandiaran Plazan. Telesaileko aktoreen laguntzarekin.
19:00 Jimmy Muelles kantautorea txosnan Gazte Asanbladak antolatua.
19:00 Trikitilariak Foru Plazan.
20:00 Berriketan flamenkoa eta txalaparta elkarrekin berriketan Askoa Etxeberrieta ‘la Pulga’ flamenko dantzariarekin Joseba Barandiaran Plazan.
22:00-00:00 Rockkalean J. Barandiaran plazan.
22:30 Zezensuzkoa J. Barandiaran Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!