Uda iritsi da, eta, harekin batera, herrietako jaiak eta ondo merezitako oporrak. Eta, edonon egonda ere, euskaraz hitz egiten jarraituko denez, 11 lekutan Mintzatu! lehiaketa antolatu du Azkue Fundazioak, udan zehar Mintzatu aplikazioaren erabilera sustatu eta euskaraz hitz egiten diren tokiei buruzko informazioaren zabalkundea egiten jarraitzeko.
Hamaika aste iraungo du lehiaketak, irailaren 24ra arte eta orain bigarren astean murgilduta dago lehiaketa. Edozeinek parte hartu dezake.
Helburuak dira: euskaraz hitz egitea; gure hizkuntzak sarean duen presentzia areagotzea; Mintzatu aplikazioaren erabilera sustatzea; euskeraz hitz egiten diren leku berri gehiago etiketatzea; eta toki horiei buruzko informazioaren zabalkundea egitea.
Hiru irabazle egongo dira, eta sari berdinak jasoko dituzte denek: sakeleko telefonoarekin argazkiak eta bideoak egiteko produktu-sorta (tripodea, objektiboak, euste-pieza…).
Helburuak dira, euskeraz hitz egitea, sarean duen presentzia areagotzea, Mintzatu aplikazioa sustatu
eta leku berriak etiketatzea.
Irabazteko kontuan hartzekoa
- Mintzatu aplikazioan leku berri gehien sartzen dituena.
- Mintzatu aplikazioan bere burua leku ezberdin kopuru haundienean etiketatzen duena.
- Mintzatu aplikazioan hamaika leku berri azkarren etiketatzen dituena.
Mundu osoko lekuak etiketatu ahalko dira. Parte hartzaile bakoitzak erabakiko du noiz parte hartu: lehiaketak irauten duen hamaika asteetan zehar edozein unetan parte har daiteke, eta parte hartzaile bakoitzak nahi beste leku identifika ditzake Mintzatu aplikazioan. Ez dago mugarik!