Eva Esnaola eta Idoia Esnaola ahizpa hernaniarrek lehenengo eta hirugarren amaitu zuten Jaenen korritutako Maratoia Pistan lasterketan. Jaengo Esklerosi Anizkoitza elkartearen aldeko lehen lasterketa solidarioa zen eta bi lasterkari hernaniarrak Andaluziaraino hurbildu ziren parte hartzeko. Eva Esnaolak nesken mailan irabazi zuen 3h:54:56 denborarekin eta bere ahizpa Idoiak hirugarren postua bereganatu zuen 5h11:51 segundorekin. Lasterketa guztia pistan izaten da eta horri uztailaren 9an egin zuen beroa gehitzen baldin bazaio, bukatzea bera meritu haundia da.