Lau eguneko irteera antolatu du Mendiriz Mendik, uztailaren 22tik 25era. Vignemaleri itzulia egingo dute, eta apuntatzeko epea, ostegunean bukatuko da: Iturregi plazako bulegoan, gaur edo ostegunean, iluntzeko 20:00etatik 21:00etara. 170 euro dira bazkide federatuentzat, eta 195 federatu gabeentzat; bazkide ez direnek, 15 euro gehiago. 30 lagunentzako dago tokia, gehienez ere.