Erraustegi proiektuaren ahulezi finantzieroa salatu du GuraSOSek

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 18a, 02:00

Gurasosek  Espainiako Sena­tuan salatu du erraustegiaren proiektuak ahultasun finan­tzieroa duela. Irailaren bukaeran salaketa Bruselara eramango du, baita Europako Parlamentura ere. GuraSOSek argi du proiektua ezingo dela egin, eta hurrengo hurratserako prestatzen ari da: Erra­ustegirik gabeko eta adostasuna oinarritzat izango duen akordioa, hondakinen kudeaketaren afera behin-betikoz soluzionatzeko. 
GuraSOSekoak Unidos Po­de­mos, PSOE, ERC eta EH BILDUko hainbat senatarirekin bildu ziren. Defizita eta zorpetzearen inguruko saio monografikoa zegoen, eta Montoro ministroak ere parte hartu zuen. Kontaktuak eskatuta, PP zein Cuidadanosen ordezkariei helarazi zieten dossierra. Gainera, Europari begira dituzten asmoak prestatzeko balio izan zien.
 
Balorazio oso positiboa
GuraSOSen balorazioa oso positiboa da, jarrera irekia eta abegikortasuna topatu zituelako. Azpimarratzekoa da Montoro ministroak berak jaso zuela dossierra. Gura­SOSek salatu du erraustegiaren proiektuak zorpetzearen eta gastu publikoaren gaineko Europako zein Espai­nia­ko arautegia ez duela betetzen.
Elkarteak salatu du ez duela beharrezkoa ikusten azpiegitura, eta planifikazioa eta koordinazio falta ikusi ditu. «Balo­rizazio energetikoaren sektorearen patronalaren arabera Espainia osoan 17 erraustegi beharko lirateke (gaur egun 11 daude), eta EAEri 0,79 edukitzea egokituko litzaioke, eta Biz­kaian badago bat».
1.000.000.000 milioiko inbertsioak justifikaziorik ez du diote. «EAEk ez du hiri hondakinen planik, eta ez da betetzen ari bere egokitzapena estatuko planari, ezta Hon­dakin eta Lur Kutsatuen Estatu Legeari ere. Horrek es­plikatzen du zergatik ez da aztertu Zabalgarbi nahikoa ote den beharrak asetzeko».
 Gainera, GuraSOSek salatu du erabateko kontrol falta dagoela milioi askoko kontratuetan. «Kontrol ezak eta iruzurrak egiturazko hedadura hartu dute, eta GHK-k ez du horren gaineko kontrolik ezarri, eta Europako arautegiak sekulako garrantzia ematen dio horri guztiari».

Eurostaten aurrean kasua salatu du
GuraSOSek Eurostaten (Euro­pako Batzordea) aurrean kasu hau salatuko du eta agintarien eskuetan jarriko du bere eskuetan dagoen dokumentazio osoa. «Euro­pako instantziek tamainako iruzurraz ohartuta, murrizketa sozialak eta lan erreformak ekarriko ditu. Horregatik guztiarengatik sindikatuei sindikatuen arteko ekintza bat proposatuko zaie, Europa mailakoa, horrelako iruzurrak saihesteko» adierazi dute.
Hori guztia lotuta dago Meridiami (inbertsio enpresa norvegiarra eta finantziatzaile nagusienetakoa) helarazi zaion informazioarekin.

 

GuraSOSek helegitea galdu du GHKren kontra Donostiako auzitegian

Administrazioarekiko Auzi­eta­rako Donostiako 3. Epai­tegiak ezetsi egin du GuraSOS elkarteak jarritako errekur­tsoa. Errekurtso hori jarri zen Hondakinen Kontsortzioak (GHK) 2016ko uztailaren 28an hartutako erabakiaren kontra, erabaki horren bidez onartu egin baitzen erraustegia kon­tra­tatzeko espedientea. Epai­tegiak ukatu egiten du parte hartzeko eskubidea urratu de­nik, eta gogorarazi du Kontsor­tzioa Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako Plan Orokorra gau­zatzen ari dela. Plan Oro­kor hori Gipuzkoako Batzar Na­­gusiek onartu zuten, eta bertan erraustegiaren erai­kun­tza aurreikusten da.
Ildo berean Aldundiak dio epaiak adieraz­ten duela Gura­SOS elkar­teak na­has­tu egiten dituela partaide­tzazko demo­krazia eta demokrazia zuzena eta, halaber, «nahastu egiten dituela, oker, partaidetza poli­ti­­korako eskubidea egintza administratibo batean parte hartzearekin». 
«Haren helburua ez da hautesleei aurretik hartuta dagoen erabaki bat berresteko deia egitea, baizik eta inte­resatuta daudenek edo nahi dutenek beren iritzia eman ahal izatea eta, hala, Admi­nistrazioak informazio iturri gisa baliatu ahal izatea».
Epaiak, azkenik, ezetsi egiten du GuraSOS elkartearen errekurtsoa, eta prozesuaren kostuak egozten dizkio.
Epaiaren edukiari dago­kionez, Gipuzkoako Honda­kinen Kontsortzioko lehenda­kari eta Ingurumeneko dipu­tatu den Asensiok azaldu du «Gurasos elkartearen propa­gandak eta argazkiek ezin dituztela tapatu epaiak, eta epaitegiek berretsi egin dutela gauzak ongi egiten ari direla».
Ildo beretik, foru ardu­radunak adierazi du era­kun­deek herritarren eta Ba­tzar Nagusien mandatua bete nahi dutela, hondakinen arazoari irtenbidea emateko, tekno­logia onenak baliatuz eta herrialde europar aurre­ra­tu­enekin bat eginez. Era berean, Gipuzkoan hon­dakinen ku­de­a­­ketari ahalik eta gardentasun handi­ena­rekin ekiteko eta gipuzkoar guztien interes pu­blikoa lehe­nes­teko kon­pro­misoa berretsi du Asensiok.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!