Beherapen Azoka, etzi eta ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 18a, 02:00

Uztailaren 20 eta 21ean, etzi eta ostirala, Hernaniko Beherapen Azoka antolatu da. Eguraldi ona eta asko oporretara joateko zorian daudela aprobetxatuz, Plaza Berrin ospatuko da. Honetan herriko hainbat komertziok hartuko dute parte eta hauek eskain­tzen duten kalitate guztia prezio bajuagoan erosi ahal izango da. Kapritxoren bat eskuratzeko aukera bikaina izango da. Azokaren ordutegia 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!