Aitor Urkiak mailu jaurtiketako jubenilen Euskadiko errekorra bost metrotan hobetu du

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 18a, 02:00

Aitor Urkiak jubenil mailako Euskadiko errekorra apurtu zuen mailu jaurtiketan,  pasa den ostiralean, Gipuzkoako Atletismo Txapelketan, partai­detza libreko frogan. Urkiak 69 metro eta 86 zentimetroko jaurtiketa bat lortu zuen eta au­­rreko marka hoberena (64.71m.) bost metrotan ho­be­tu zuen. Denbo­raldi ezin hobea borobildu du erreko­rrarekin. Jubenilen mailuak 5 kilo pisatzen ditu.
Absolutu mailan Servando Rivas hernaniarrak irabazi zuen urrezko domina. Urkia­ren entrenatzailea da eta 59 metro eta 87 zentimetroko jaurtiketarekin lortu zuen garaipena. Bigarren postua eta zilarrezko domina  David Mu­­ña­gorri hernaniarrak lortu zuen 49 metroko jaurti­ke­ta­rekin, bere mar­karik hobe­re­na. Seniorren mailuak 7,260 kilo pisa­tzen ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!