Pleno eguna da gaurkoa. 19:00etan hasiko da uztaileko Osoko Bilkura eta bertako gai zerrendan besteak beste Altsasuko gertaeren inguruko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk.
Ez da gai bakarra izango, alderantziz beste hainbat daude gai zerrendan: Sarek ere mozioa aurkeztuko du, Bake Epailea eta bere ordezkoa izendatzeko proposamena aurkeztuko da, Orain Hernani!ren ordezkariak izendatuko dira ‘Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatua’ erakunde autonomo lokaleko zuzendaritza batzordean, Musika Eskola Publikoko zuzendaritza taldea berritzeko proposamena aztertuko da, hiri hondakinak bildu eta tratatzeko Udal Ordenantza Arautzailearen Hirugarren aldaketa. Hasierako onarpena landuko dira beste batzuren artean.
Beraz, parte hartu nahi duten herritarrek udaletxeko pleno aretoan, 2garren solairuan, dute gaur zita.