Makina bat ekintza kultural auzotarrek, udararen aurretik

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 17a, 02:00

Ekintza kulturalez blai ibili dira Portuko auzotarrak, udara iritsi baino lehen. Udaberriko lau ekintza prestatu zituen Portuko Auzo Elkarteak, eta besteak beste, bi bisita egin dituzte: Baztanera aurrenekoa, Amaiur gaztelua eta Iru­ri­tako Arkupe txokolategia bisitatzeko; eta Fernandez de Pierola bodegara bestea.
Eta garagardoaren enologia ikastaroa ere egin zuten, udaberriko kultur ekintzei bukaera eman ziena. Guillermo Casta­ñosek gidatu zuen saioa, uda­ra beroan baliagarri izango dutena, ziur!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!