«Elkarbizitzaren kontrako pausoak ematen ditu Udal Gobernuak»

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 17a, 02:00

Txotx Mahaiak sagardotegi denboraldiari buruz egindako balorazioa jaso ondoren, bere «balorazio propioa» egin nahi izan du Hernaniko PSE-EEk. Izan ere, dio balorazio ofiziala ezin dela «positiboa bakarrik izan, arazoei konponbide ho­beak ematen saiatu gabe».
Balorazioa egiteko garaian, PSE-EEk bereizi nahi ditu, «zer den txotxaren eta sagardotegiaren kultura, eta zer txotx garaiko asteburuetako gauetan gertatzen dena». Izan ere, diote txotxa ez dela «Hernanira larunbat gau batean etorri, mozkortu eta nahi duzuna egitea, ezer gertatu gabe, hernaniarrei molestatuz eta herria utziz ejerzito bat pasa izan balitz bezala. Txotxa oso bestelako zerbait da, eta badirudi horren inguruan heziketa eman behar diegula gazteei».

«Udalak neurri gehiago hartu behar ditu»
Sozialistek uste dute, txotx denboraldia motor ekonomiko bat dela herriarentzat, baina Udalak «neurri gehiago» hartu behar dituela, «dagoeneko ai­pa­tu izan direnak Txotx Ma­ha­­ian, non alderdi politiko guz­tiek hartzen dugun parte».
Neurri horien artean, hona­koak aipatzen ditu PSE-EEk: bidaia antolatuetako autobusei tasa bat kobratzea; polizien presentzia haunditzea; Ertza­intzarekin daukan akordioa aldatzea, Kaxkoaz bera arduratu dadin, Udaltzaingoaren laguntzarekin, eta ez auzoetaz, orain bezala; ordenantzak betetzen direla kontrolatzea; isunen kopuruak haunditzea, lan sozialekin ordaintzeko aukera emanez; Kaxkoko leihoak aldatzeko dirulaguntza sustatzea; alkoholaren eta drogen arriskuez ohartarazteko hitzaldiak antolatzea; abu­su sexisten kontrako kanpainarekin jarraitzea...
Sozialistek badakite arazoa konpontzeko ez dagoela «barita magikorik», baina seguru daude baliabide gehiagorekin kontrolatu behar direla, Her­nanin bizitzen diren egoerak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!