Momentu bereziak izaten ditu Karmen egunak urtero, Hernaniko Kaxkoan; eta atzokoan ez zen gutxiago izan. Iñaki eta Juan Carlos Garmendia Alberdi anaiek alkate makila jaso zutenean, edota herriko merkatari ohiak omendu zituztenean, emozioz betetako uneak bizitu zituzten auzotarrek.
Hortik aurrera, festa giroa nagusitu zen Kaxkoan, egun osoan zehar. Etxera joateko gogorik ez zuten, behintzat!