Laugarren atzo Orion, eta Castro Urdialesen estropada gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 16a, 02:00

Berriro finkatu da Maialen, denboraldi honetan hainbestetan lortu duen laugarren postu horretan. Atzokoan ere, Orioko estropadan, San Juan, Hibaika eta Orio bakarrik izan zituen aurretik, eta 4 segunduko tartea atera zion Arraun Lagunaki, eta 10 segundukoa Portugaleteri.
Emaitza horrekin, laugarren jarraitzen du Gipuzkoako Ligako sailkapen nagusian ere, sei estropadaren ondoren. Zaz­pigarrena, gaur izango dute, Cantabria aldean, Castro Urdia­lesen. Eguerdiko 12:00etan ha­siko da estropada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!