Solitari laguntzeko, firma eta diru bilketa

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 16a, 02:00

Maria Soledad Apaolaza Solitari, ukenduak eta sendabelarrak egiten dituen zegamarrari, 27.000 euroko isuna jarri zioten maiatzean, bere kontrako salaketa baten ondorioz. Eta berari babesa erakusteko, firma eta diru bilketa abiatu du Solitaren lagunak izeneko taldeak. Hernanin, askotan jarri izan du postua Solitak, eta hiru tabernatan jarri dituzte firmak biltzeko paperak: Zinkoenean, Garinen eta Txilin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!