Kanpaina berria abiatu dute Hernanin, Berriak elkarteko lau tabernek: Joxemari, Atxur Tripontzi eta Caserio. Kaxuelitaren Hamabostaldia deitu dutenari emango diote hasiera bihar, eta uztailaren 30era arte, herritarrek aukera izango dute egunero, prestatuko dituzten kaxuelitak dastatzeko.
Taberna bakoitzak, kaxuelita berezi bat prestatuko du, hamabostaldirako: bakailu kaxuelita egingo dute Joxemarin, langostinoak hirugiharrarekin Tripontzin, txanpinoi kaxuelita Atxurren, eta txipiroiak tintan Caserio tabernan.
«Aitzakia ezin hobea da, garagardoen arteko arratsalde horiek luzatzeko»
Berriak elkarteak azaldu du, arratsaldea bukatzean etxera ez bueltatzeko plan polita dela prestatu dutena: «egunak luzeagoak dira, beroa egiten du, eta gero eta pereza gehiago ematen digu etxera afaltzera joateak; hori da udak daukana. Ba lau taberna hauek eman diguten aukera, aitzakia ezin hobea da garagardoen arteko arratsalde horiek luzatzeko. Kaxuelitak gozatu ahal izango dituzue arrazoizko prezioetan», animatu ditu herritarrak: «beraz badakizu, uda honetan, gozatu Hernani!».