Kirol eta kirol artean, Santio jaiak berotzen

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 15a, 02:00

Datorren larunbatean leher­tuko dira Santio jaiak, Urumea bailaran; Aranon eta Astiga­rra­gan, hain zuzen ere. Hortik aurrera, dena izango da salto, dantza, barre eta gozamen... baina lehenago ere izango dute horretarako tartea. Asteburu honetan bertan, hainbat ekin­tza izango dituzte.
Aranon, bihar emango diote bukaera, Pala Txapelketari. Goi­zeko 11:00etan hasiko dira bi finalak: Garbiñe-Axpi/Eider-Emeren nesketan, eta Loidi-Amas/Ruiz-Zubimendi muti­le­tan. Aurretik, hirugarren eta laugarren posturako ariko dira Ama­ia-Arantxa/Idoia-Naroa nes­ke­tan, eta Legarreta-Kere­je­ta/Gelbentzu-Mitxelena muti­le­tan. Bukaeran, sariak banatu eta bazkaria ere egingo dute.
Bestalde, uztailaren 22ko arkume jaterako, jarri dituzte salgai txartelak, 30 euroan: Kon­­tsejun, Hernaniko Deporti­bon eta Goizuetako Amaian.

Astigarragako Krosa, gaur
Astigarragan, berriz, gaurtik izango dituzte ekintzak. Herri Krosa egingo dute arra­tsal­dean, 17:30etan hasita.
Bihar, berriz, kirolekin ja­rraituko dute goizean, Zarku­mendegiko Trial Txapelke­ta­re­kin, eta maila haundiko esku pelota partiduekin: Xala eta Titin III profesional ohiak eta, herriko pelotariak ariko dira, besteak beste, Txomiñenen.
Eta iluntzean, 19:00etan hasita, bi kontzertu izango dira Joseba Barandiaran plazan, Urumea Blues&Jazz Jaialdia­ren barruan. 

 

SANTIO JAIAK ASTIGARRAGAN

Gaur, uztailak 15
17:30, Astigarragako XV. Herri Krosa (7,3 kilometro). Izena emateko: Apeztegi plazan, 16:00etatik aurrera.
Bihar, uztailak 16
09:30, Astigarragako XII. Trial Txapelketa, Zarkumendegin.
10:30, Esku pelota jaialdia: Mundarro pelota eskolako gaztetxoak; Xala-Sanchez/ Loidi-Bergera; Barandiaran-Gurutzealde/Titin III-Aizpitarte.
19:00-22:00, III. Urumea Blues&Jazz Jaialdia: Mujo Hand eta FM Trio taldeak, Joseba Barandiaran plazan.

SANTIO JAIAK ARANON

Bihar, uztailak 16
11:00, Aranoko XVI. Pala Txapelketaren finalak.
Ostiralean, uztailak 21
22:00, XXXV. Mus Txapelketa, San Roke elkarteak antolatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!