Taldekako garaipena, bi mailatan

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 15a, 02:00

Podiumera igotzeko aukera izan zuten aurreko asteburuan, beste behin, txirrindulari astigartarrek. Izan ere, kadeteetan zein jubeniletan, taldekako garaipena lortu zu­ten, Donosti Berrirekin.
Mendaron nagusitu ziren jubenilak, Urko Semperena ere tartean zela. Kontrol lanean aritu zen astigartarra. Izan ere, bi taldekide sartu ziren 17 laguneko ihesaldian, garaipena jokatuko zuen taldetxoan, hain justu: Aitor Larrañagak irabazi egin zuen, eta Manex Alkorta laugarren izan zen.
Kadeteak, berriz, Arrasa­ten aritu ziren. Hirutan ibili zen Telmo Semperena lasterketa buruan, baina arazo teknikoak tarteko eta nekea nabarituta, lehiatik kanpo geratu zen azkeneko igoeran.
Beste lau proba izango dituzte asteburu honetan. Gaur, Gipuzkoako Talde­ka­ko Erlojupeko Txapelketa izango dute Alegian, kadete zein jubenilek. Eta bihar, Aiegin ariko dira jubenilak, eta Azpei­tian kadeteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!