Javier Egibar abilena, arrantzan

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 14a, 02:00

Uztailaren 2an jokatu zen Donostian, Saguesetik aquariumerako arrantza eremuan, Txantxangorriko itsas arrantza txapelketaren 17garren edizi­oa. Goizeko 09:00etan hasita, bost orduko tartea izan zuten partehartzaileek, giro eguzkitsuarekin eta arrantzarako egoera egokienarekin.
139 lagunek hartu zuten parte, eta denetan onenak, hernaniarrak izan ziren, lau herritar sailkatu baitziren 15 onenetan: Javier Egibar izan zen txapeldun, bost pieza bilduta, 2.219 gramoko pisua eman zutenak; 800 gramo baino gehiagoko tartea atera zion bigarrenari. Laida Parras 8garren izan zen, eta aurreneko emakumezkoa, 755 gramoko lubinarekin, txapelketako piezarik haundiena. 10garren sailkatu zen Eneko Da Silva, 685 gramorekin, eta 13garren Victor Fernandez, 528rekin.
Arrain guztiak, bizirik buel­tatu zituzten itsasora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!