Omenaldi berezia Iruñan, Julen Madinari

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 14a, 02:00

Julen Madina zena omendu zuten asteazkenean, ekitaldi berezi batekin, Iruñako San Lorenzo elizan, San Ferminen kaperan bertan. Laudoriozko hitzak eskaini zizkioten hernaniarrari, Iruñako bere la­gu­nek: «han goran hartu zintuztenean, hemendik entzun ziren oihuak, esanez irekiozue atea, ate haundia, entzierroetako korrikalari bikainena iritsi da eta!», adierazi zuen Miguel Angel Eguiluzek; eta gaineratu zuen: «ez zara inoiz faltako, beti egongo baitzara gurekin. Ohore bat izan da zurekin korrika egitea».

Jota bat, Madinari eskainia
Julen Madinaren senideak ere bertan ziren, jendez beteta­ko kaperan, eta haren argazki haundi bat eman zieten. Gero, jota bat ere kantatu zioten korrikalari ohiari; berari propio eskainitako jota bat, hain zuzen ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!