‘Andrekale’ DVDaren banaketa, igandean

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 13a, 02:00

Tabakaleraren Komanditario Berriak ekimenaren bitartez, Andrekale ikusentzunezkoa grabatu zuten 2015ean. Grabaketa horretan, 200 emakume inguruk hartu zuten parte, eta haiei eskerrak emateko, ikusentzunezkoaren DVD bana emango diete igande honetan, Kaxkoko Karmen jaiak aprobetxatuz. Andre kalean bertan jarriko dute postu bat, 13:00etatik 14:00etara, DVDak banatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!