Guraso Taldeak, pintxopotea bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 12a, 02:00

Pintxopotea antolatu du bihar, iluntzeko 19:00etatik 21:00etara, Hernaniko Pelota Saileko Guraso Taldeak. Frontoian bertan izango da, eta pelotan aritzen diren adin eta maila guztietako haurren gurasoei luzatu diete gonbitea, bertaratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!