Asteburu honetan ospatuko dituzte Karmen jaiak, Hernaniko Kaxkoan. Bi egunetan izango da zerekin gozatu, eta larunbateko beroketaren ondoren, igandean izango dute festa haundia.
Goizeko 11:00etan hasiko dira ekintzak etzi, Tilosetan, bina esku pelota eta pala partidurekin. Arratsaldean, berriz, Skate Karmen Txapelketa jokatuko dute Pana parkeko pistan, 16:30etatik aurrera. Eta eguna borobiltzeko, Hernaniko musikarien kontzertua izango da Tilosetan, 20:00etan hasi eta gaueko 23:00ak arte.
Bazkarirako txartelak, salgai
Baina igandean izango dute egun haundia, Karmen jaiek. Makina bat ekintzaren artean, bazkari herrikoia ere egingo dute, 14:00etan; eta txartelak salgai daude, 15 euroan: Jaione Konjelatuak, Oindi eta Aralar tabernak, Miguel Lujanbio.