«Plan dibertigarri bat bezala hartu nuen Catan txapelketa, baina gogoz nago finala bizitzeko»

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 13a, 02:00

«Ondo pasatzeko asmoz» eta ezer irabazteko susmorik gabe aurkeztu zen Maialen Sagües hernaniarra, Gaueko komiki dendan jokatu zen Catan ma­hai jolasaren txapelketara. Eta bertan bigarren sailkatu ondo­ren, bi hilabete beranduago, Madrilerako bidea hartuko du asteburuan: Estatuko finala jo­katuko du igandean, goizeko 09:00e­tan hasita, WeAre Cha­martin hotelean.

Estatuko Catan Txapelketako finalean izango zara. Ilusioa egingo zizun!
Bai, noski! Gogoz nago aste­bu­ruan hara joan eta esperien­tzia bizitzeko.

Bigarren sailkatu zinen zonaldeko kanporaketan. Nola gogoratzen duzu egun hura? Berdindua izan zen finala, ezta?
Oso ondo pasa nuen txapel­ke­tan. Lagunekin joan nintzen eta lehenengo erronda haien aurka jolastu nuen. Horrela hasita, lotsak galdu eta gogo­tsu iritsi nintzen finalera. Gainera, Nora (beste partida batean egondako kidea), nire­kin batera iritsi zen finalera. Ez zen partida erraza izan, konpetentzia gogorra izan nuen. Berdintsu ibili ginen laurok denbora guztian, pun­tuengatik borrokan, eta azken rekuentoan zorte hutsez atera nuen abantaila txikia. 

«Lagunartean ikasi nuen jolasten, eta segituan hartu nion gustua; jolasa erosi, eta behin baino gehiagotan geratu izan gara etxean, gaueko ordu txikitan, partida infinituekin»

Aurretik ere Catan mahai jolasean aritutakoa zara? Noiztik jokatzen duzu?
Lagunartean ikasi nuen jo­las­ten, aurreko urtean. Segituan hartu nion gustua, jolasa erosi eta behin baino gehiagotan geratu izan gara etxean, gaueko ordu txikitan, partida infinituekin. Hortaz aparte, ez naiz inoiz konpetizio edo txa­pelketetan ibili.

Eta espero zenuen hain ondo aritzea txapelketan?
Egia esan, ez. Eguna pasatzeko plan dibertigarri bat bezala hartu nuen, eta ez nuen uste zer edo zer irabaziko nuenik.

Eta Madrilgo finalean, zer espero duzu?
Konpetentzia aldetik ez daukat espero berezirik, han ego­tea­re­kin pozik nago jada. Hori bai, espazio mixtoa izatea nahiko nuke, eta emakumezko joka­la­­riek presentzia haundia eduki dezaten espero dut. Esta­tu mailako finala da, eta punta guztietatik iritsiko da jendea.

Zein formatu izango du azkeneko faseak? Nola antolatuko da txapelketa?
Dakidanez, hiru erronda izan­go dira semifina­lerako. Ondoren, 16 jokalariren artean aterako da irabazlea. 

Ekintza gehiago ere izango dira asteburu horretan, txapelketaren bueltan?
Nirekin Hernaniko txapelketan egon ziren beste bi lagunekin joango naiz madrilera, eta dakidanez, beste mahai joko­e­tako txapelketak ere egingo dira aldi berean. Carcassone jolaserako gonbidapena jaso dugu, eta agian horretan ere bukatuko dugu.

«Dakidanez, hiru erronda izango dira semifinaletarako. Gero, 16 jokalariren artean aterako da irabazlea»

Irabazleak Europako Txapelketarako txartela lortuko du… Izugarria izango litzateke lortzea, ezta?
Bai, ezagutzen ez dudan nire buruaren alde bat topatuko dut haraino iristen banaiz (barrez).

Nolakoa da Catan mahai jolasa, eta zein da helburua?
Catana mahai joko estrate­gi­koa da. Jokoaren helburua da, irabazitako errekurtso ez­ber­­di­ne­kin terrenoaren aza­le­ra irabaziz eta eraikiz, puntuak lortzea. Partidak 45 minututik hiru ordura iritsi daitezke; eta horietako bat baino gehiago jokatu izan dut nik. Jokalarien arteko interakzioa, truekeak ere ematen dira denbora guz­tian. Oso dibertigarria den jokoa iruditzen zait.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!