Mikel eta Rui Ligako txapeldun, puntu bakarreko aldearekin!

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 12a, 02:00

Beste urtebetez ospatu dute Zikuñagan, dagoeneko ohitura bihurtu duten Futbolin Liga. 4garren edizioa izan da aurtengoa, martxoan hasi eta ekainean bukatu dena.
Zortzi bikotek hartu dute parte, estua bezain dibertigarria izan den lehian: «giro po­lita izan dugu, eta barre egiteko aukera pila bat jardunaldi bakoitzean! Gustura ibili gara denak», kontatu dute.
Eta barre algara artean, Mikelek eta Ruik osatutako bikotea izan da onena, baina ez alde haundiarekin! Puntu bakarrera geratu dira Jose eta Javi, bigarrenak. 
Bi bikoteek, eta hirugarren eta lau­garren sailkatu direnek, Zikutxampionsa joka­­tu­ko dute irailean, auzoko jaietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!