Bisita gidatu berezia antolatu du Hernaniko Udaleko turismo sailak, Chillida-Lekura. Uztailaren 20an izango da, goizeko 10:45etan hasita, eta Mikel Chillidak gidatuko du, Eduardo Chillidaren bilobak, euskeraz.
Gehienez ere, 20 lagunentzat izango da tokia, eta izena eman behar da, igandera arte: 943 33 70 28, turismoa@hernani.eus, edo Biterin edota Biteri aurreko kasetan. 20 lagun baino gehiago apuntatuz gero, zozketa egingo dute asteartean.