Euskotren Ligarako sailkatze estropadetako penak ahaztu, eta erronka berri bati ilusioz heltzeko aukera ederra dauka gaur Hernaniko Maialen traineruak. Gipuzkoako Txapelketa lehiatuko du Getarian, beste bost trainerurekin batera: San Juan, Hibaika, Orio, Arraun Lagunak eta Donostiarra.
Arratsaldeko 18:30etan hasiko da estropada, eta bi txandatan ariko dira. Aurrenekoan lehiatuko da Maialen, bi traineru donostiarrekin batera.