Hondakin bilketarako sistemaren aldaketa bukatu du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 12a, 02:00

Bukatutzat eman du Astiga­rra­gako Udalak, hondakin bil­ketarako sistemaren aldaketa. Aurreko astean jarri zituzten errefuxaren azkeneko eduki­on­tziak, eta horietan, astero izango da errefuxa botatzeko aukera, organikoaren txartel bera erabiliz, asteazkeneko 24 orduetan. Horietako gehiene­tan, gainera, pardelak ere bota ahal izango dira egunero, edukiontziei gehitu zaien kon­partimentuan. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek, udale­txe­ko informazio bulegotik pasa behar dute txartela konfigura­tzera, eta herriko 17 edukiontzi erabili ahal izango dituzte egu­nero. Informazio gehiago­ra­ko, deitu 902 102 838 telefo­no­ra, edo informazio buelgora jo, 08:00etatik 14:00etara.

Isunak, ordenantza betetzen ez dutenei
Udalak jakinarazi du, bestalde, edukiontzien sistema ezarri denetik zenbait herritarrek ez dutela ordenantzak dioen be­za­la bota zaborra, eta orga­niko­aren edukiontzi batzuk izorratu dituztela. Horregatik, gogorarazi du ordenantza bete­tzen ez dutenek isuna jasoko dutela: 60-6.000 euro bitarte in­frakzio arinetan, eta 15.000-30.000 euro oso larrietan.
Udalak deia luzatu du, giza­legez jokatu eta edu­ki­on­tziak behar bezala eta da­go­ki­en hondakinekin era­bil­tzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!