Barrenetxeak ezin, finalean

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 13a, 02:00

Txapelik gabe bueltatu zen San Ferminetatik, asteartean, Endika Barrenetxea. Gehiago izan ziren Uterga eta Etxebe­rria III doneztebarrak, eta 35-40 nagusitu ziren, hernaniarraren eta Endika Urrutiaren kontra.
Partidua oso berdindua izan zen, 30-30 jarri ziren arte. Hortik aurrera, Etxeberria IIIren sakeek eta Endikak errestoan egin zituen akatsek, erabaki zuten finala.
Uterga aukeratu zuten fina­leko pelotari onena, San Fer­min torneo bikaina jokatu ondoren. 22 tanto egin zituen asteartean eta Endikak ezin izan zion eutsi doneztebarraren erritmoari. Barrenetxeak ere ez zuen lortu bere maila erakutsi eta Etxeberriaren kon­trako lehian na­gusitzea. Promesen torneoan, berriz, Etxarrik eta Garcesek irabazi zuten (40-33), Goikoetxea V eta Martirenaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!