«Udalbiltzak badauka potentziala, baina baliabide material eta ekonomikoak behar ditu»

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 12a, 02:00

Iritziak jasotzeko fasea itxita, zein izan da zure ekarpena?
Udalbiltzak behar duela izan tresna eraginkor bat Euskal Herria nazio bezala eraikitzeko, bai barne mailan, bai nazioarte mailan. Horre­tarako ikus­pun­tu ezberdinak txertatzen saiatu ga­ra. Oso­ta­su­nean hartu behar da.

Lizarra-Garaziren ondorengo giro baikorra izan zuen lagun Udalbiltzak, sorreran, eta bake eta normalizazio politikoaren garaia dugu hau. Herritarren aktibazioan laguntzen du?  
Azkenean prozesua ere ho­rre­tara dator. Panorama erabat al­datu da. Na­fa­rroan indar korrelazio ez­berdin batzuk daude; Ipar Eus­kal He­rri­an partzuergo be­rria sor­tu da... Udalbiltzak denari eran­tzun behar dio. Bes­talde, Era­ba­ki­tze eskubidearen ald­e­ko mu­gi­­men­dua erabat na­ba­ria den fa­sean gaude. Horretan ere txe­r­tatu behar du Udal­biltzak; he­­rri­ta­rren nahi horre­kin, Eus­kal He­rria egi­tu­ra­tzeko eta na­zio­­tasun sen­timendu hori Eus­kal Herriko txoko guz­tie­tara iris­teko modu des­berdinetan. Eus­­kal Herria osa­tze­ko dau­ka­gu, eta Udal­biltza da era­kun­de publiko bakarra, Euskal He­rri mailan. Ho­rrek ga­rran­tzia dauka, eta bere ibilbidea egin behar du hau­te­tsiekin, he­rri­ta­rrekin, Eus­kal He­rriko eragile sozial des­ber­­di­ne­kin, eta ahal bada, na­zio­ar­te­ko eragileen kolaborazioare­kin.

2003ko ilegalizazioa gainditu eta 2012an dinamika berreskuratu zuenetik, zein pausu eman dira? 
Ilegalizazioaren ondoren diru bat bahituta egon zen, eta 2012an martxan jartzean, Pi­ri­ni­oetan lan eta bizi egitas­moa sustatu zen. Asmoa da Euskal Herrian, ikuspegi so­zio­eko­no­mi­­kotik begiratuta ego­era kax­ka­rrenean dauden es­ku­alde eta herriei laguntzea. Urte hauetan egin den proiektu nabar­me­netakoa izan da, eta uste dut au­rrerantzean ere ho­rre­tara bideratu behar litzatekeela Udal­biltzaren jarduna. Bes­tal­de, Iker­­­biltza, Unibertsitatearen  eta uda­le­rrien beharrak elkar­-t­zen dituen proiektua, interes­garria da, eta baita  Hurbiltzen Planak bultzatutako se­ni­de­tze­ak ere. Az­ke­nean, Udalbiltzak daukan handicap nagusia da fi­nan­tzazioa, eta horri ere heldu be­har dio prozesu honek. Udal­bil­tzak badauka poten­tzia­la, baina  baliabide material-eko­no­mikoak behar ditu. Era be­re­an, legegintzaldiro ordez­ka­riak aldatu egiten dira eta hau­tetsiak aldatuta, Udalbil­tza­ren funtzionamendu egon­kor eta jarraitua oztopatzen da.

Herritarrenganaino iristea lortu al da, azken urteetan? 
Prozesua horretara dator. He­rri­tarrek ikusi behar dute Udalbiltza erabilgarria dela. He­rritarrek behar dituzten pro­iek­tuetan parte hartu behar du Udalbiltzak, beti Euskal He­rri­ko ikuspegia bermatuta. Udal­bil­tza da herritar eta hau­tetsien biltzarra, eta herri­tarren­gan­dik gertuen dauden adminis­tra­zioak dira udale­txeak. Hori aprobetxatu behar da herrita­rrengana iristeko.  
Udalbiltzako gobernu kide zarenetik, 2016tik, hainbat eragilerekin biltzeko eta akordioak bultzatzeko aukera izan duzue. Zein da egoera?
Gaindegiarekin hartu-eman estua dago; Euskal Herriko behatokia da eta webgunean ikusi daitezke eskualde eta herrien artean egiten diren analisi konparatiboak, irizpide sozioekonomiko eta sozialak kontuan hartuta. Bestalde, badaude hainbat akordio, euskeraren inguruko elkar­tee­kin, ikastolen elkartearekin, Unibertsitatearekin… Eta pro­ze­suan elkarteek ere parte hartu dute. Iruñean egin da batzarra Euskal Herria aintzat hartzen duten hainbat elkar­terekin, haien ikuspuntua jaso eta zein behar dituzten az­ter­tzeko. Udalbiltzak koordinazio lana egin behar luke haien lana elkartu eta bideratzeko. 

EUDEL, Euskadiko Udalen Elkartea sustatzeko akordiora iritsi ziren iaz EH Bildu eta EAJ. Horrek lagundu dezake Udalbiltza? Eta alderantziz?
Kontuan eduki behar da EUDEL dela EAEko udelerrien elkartea, eta Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian beste batzuk daudela. Udal­biltza horren gainetik da­go, eta Euskal Herria aintzat har­tzen duten hautetsi guztiei ire­ki­ta dago. EUDEL­ek gehiago egiten du  udale­rri­en be­har adminis­tra­tiboei eta ku­dea­ketari aurre egi­teko, eta Udal­biltzaren egi­tas­moa hara­ta­go doa, estrate­gi­koa­goa da; hi­ru administraziotan bana­tu­ta da­goen Euskal Herria saretu nahi du. 

Udal gehiagoren atxikimendua lortuko du Udalbiltzak?
Azken batzarrean Udal gehiago sartu ziren partzuergoan, bai­na asmoa da ahalik eta gehien sar­tzea, eta hori etorriko da Udal­biltzak plan estrategiko potente bat baldin badauka, udalerrien interesekoa. Erron­ka da, du­da­rik gabe, herri haun­dienak gehi­tzea. Zailtasuna hor dago; Plenoetan erabakitzen da. Gai­nera, 2012an legalizatu arren, Udal­biltzaren aurkako erasoak ez dira eten; Urquijok hainbat kuota eta hitzarmen balio­ga­betu ditu, eta nahiz eta epai­te­gietan Udalbiltzak irabazi gehie­netan, Udal askok ez dute saltsa gehiagotan sartu nahi.

Zein erronka ditu Udalbiltzak etorkizun labur-ertainean?
Norabidea zehaztea. Udalbiltzak ezin du izan nazio eraikuntzan dau­den esparru guztietako par­tai­de; batzuetan motor, eta bes­teetan, eragileek egiten duten lanaren sostengu izan beharko du. Tresna garrantzitsua izan be­har du nazio eraikuntza bi­de­ra­tzeko eta hiru administra­zi­o­en arteko zatiketa lausotzeko, eta nazioartean ere badu ze­re­gina, Euskal Herria nazio bezala aitortua izan dadin. Norabide horretan, garapen sozioeko­no­mi­koak garrantzia berezia du, eta eskualde guztietako ikus­pe­gie­tara egokitu beharra dauka; politika desberdinak beharko dira toki bakoitzean, eta agian, esfortzu haundiagoa jarri be­har da toki batzuetan. Eskuza­bal­ta­suna izan beharko dugu mo­mentu askotan; Euskal Herrian sinesten badugu, noski. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!