Egun hauetan jaso dituzte merezitako sariak, ederrak denak, San Joanetako X. Argazki Lehiaketaren
irabazleek! Lau izan dira sarituak: bi helduen mailan, eta beste bi haurren kategorian. Salba Iraolak, helduen lehiaketako irabazleak, Irizar Ardoak dendan jaso zituen sei ardo botilak. Garbiñe Tijero bigarrenak, berriz, Akelenea Erretegiko jabeen eskutik jaso zuen bi lagunentzako otordua. Nora Fernandezi, buruarina eta igerileku irekietarako bi sarrera eman zizkioten Buruarinak dendak eta Hernaniko Udalak. Eta Oier Elizegik, Doberaren ipuin sorta eta igerileku irekietarako beste bi sarrera jaso zituen.