Barrenetxeak finala gaur, San Fermin torneoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 11a, 02:00

Gaur jokatuko du San Fermin torneoko final haundia, Endika Barrenetxea hernaniarrak. Eta Endika Saldias lagun, Uterga eta Etxeberria IIIren kontra jokatuko du, Huarteko Euskal Jai Berri frontoian, arratsaldeko 16:30etan hasita.
Bikote berezia osatzen dute Endikak eta Barrenetxeak, bi atzelari izanda; aurreneko aldia baita, txapelketa garrantzitsu batean bi atzelarik osatutako bikotea aritzen dela.
Momentuz ez zaizkie batere gaizki atera gauzak: 40-34 irabazi zioten bikote indartsu bati, Urrizak eta Azpirozek osa­tutakoari; Sagardoaren Txa­pel­­ketan finalista izan zen bikoteari, hain justu.

Uterga eta Etxeberria III, maila ederrean semifinalean
Baina ez dute lan erraza izango, txapela janzteko. Uterga eta Etxeberria III maila ederra aritu ziren semifinalean, eta erraz nagusitu ziren Ezku­rra II eta Ionen kontra (40-28). Parti­du gogorra espero da, beraz.
Gaurko jaialdiko bigarren partidua izango da final nagusia, eta aurretik, promesen torneoko finala jokatuko dute: Goikoetxea V eta Martirena, Etxarri eta Garcesen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!