Azpitxapeldun, Europako Kopan

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 10a, 02:00

Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabalek ez zuten aukerarik izan Europako Kopako pala finalean eta Frantziako taldearen aurka galdu zuten, 2-0, Palentzian. Lehenengo jokua 9-15 galdu zuten eta bigarrengoa 11-15. Frantzesak maila ikaragarria erakutsi zuten eta teknikoki bikainak dira. Hernaniarrek borrokatu arren, eta bigarren jokuan 10-11 eta berdintzeko aukera izan, ez zuten irabazi jokurik. Prestakuntza hobearekin gertuago izango zuten garaipena, baina txapelketa prestatzeko denbora gutxi izan dute. Hala ere Europako Kopako azpitxaledun geratu dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!