Egun garrantzitsua zuen atzo Peru Alfarok Europako Triatloi Txapelketan, Frankfurteko ironmanean, baina gauzak ez zitzaizkion behar bezala irten eta erretiratu egin zen korrika saioko 13garren kilometroan. Maila ikaragarria egon zen frogan eta garaileak 7h:41:42 egin zuen. Historian egin den bigarren ironmanik azkarrena da Kienle alemaniarrarena.