Donosti CUP torneoa larunbatean amaitu zen eta aurten izan dira CD Hernaniko zazpi talde. Pasa den urtean bezala, talde bat garaipenetik oso gertu ibili zen. B-15 kategorian Hernaniko taldeak txapelketa ona jokatu zuen final erdietara iritsita.
Lehen faseko ligaxkan lehen postua lortu zuen bi partidu irabazi eta bat berdinduta. Garaipenak Vadillos eta Frantziako Epinay Sur Seineren aurka lortu zituzten eta Belgika A-ren aurka berdindu egin zuten.
Final zortzirenak eta final aurdenak pasa eta gero finalaren atean geratu ziren kanporatuta. Estatu Batuetako Z Soccer United-ek irabazi zion, Errenteriako Fanderia zelaian, Hernaniri, 1-2. Aurretik Belgika B eta Sanse menderatu zituzten.
Beste sei taldeak kontsolazio fasera
Beste sei mailetan emaitzak ez dira ain nabarmenak izan. Beste sei taldeek ez zuten tituluen bilako kanporaketetara sartzea lortu.
Kontsolazioko play offak edo Kopa jokatu zituzten B-13 eta B-12 mailetako bina taldek eta nesken G-16 mailako bi taldeak. Esperientzia ederra bizi izan dute.