San Ferminetako hirugarren eguna, gaurkoa, izango da festari amaiera emango diona Martindegin. Gaueko festari buelta emateko bermutarekin hasiko da eguna eta eguerdian Euskal festa hasiko da aizkolari eta Aimar Irigoien harrijasotzailearekin. Aizkoran Arria Vgarrena Alkizalete eta Unai Otaegiren aurka ariko da.
Andoni Egaña eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan ondoren eta arratsaldean Maialen Lujanbio gehituko zaie. Aurretik trikitilari gazteen txapelketa dago eta festa dantzaldiarekin eta kalejirarekin amaituko da.
GAUR, Martindegin
11:00, Bermuta.
12:00, Euskal Festa. Aizkolariak: Xabier Ornegozo ‘Arria V’ alde batetik, eta bikotea bestetik: Jokin Alkizalete eta Unai Otaegi arteko lehia izango da. Harrijasotzaileak Aimar Irigoienekin
13:00, Bertsolarien saio berezia Andoni Egaña eta Amets Arzallusekin.
18:00, XXI. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa.
18:00etatik 19:00etara, Toka txapelketa nagusia (Gurutzeta sukaldeak antolatuta).
Jarraian, Bertsolarien bigarren saioa Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiorekin.
20:00, Dantzaldia ‘Bide Batez’ taldearekin.
Ondoren, Kalejira auzotik barrena festei amaiera emateko.