HERNANIKO musika banda aukeratua izan da Tuba jaialdia elkartearen aldetik urtero eskaintzen duen kontzertu berezia aurrera eramateko Hernanin bertan.
Kontzertua maiatzean artista gazteekin egin zen antzekoa izango da, bakarlarien protagonismoa bultzatuz bandaren oinarri eta laguntzarekin. Kasu honetan bakarlariak estatu mailako tuba eta bonbardino joleak izango dira, besteak beste Gijonetik, Logroñotik edota Donostiatik etorriak.
Badira urte batzuk Donostiako musika kontserbatorioko tubako irakaslea, Juan Carlos Ribelles, Hernaniko bandako partaidea dela, eta bere eskutik etorri da gonbidapena.
Bandako zuzendariak, Roberto Patxecok eta gainontzeko kideek gustu handiz hartu dute gonbidapena hau, azken urte hauetan emandako musika ibilbidearen saritzat hartuta. «Ohore bat da Bandako kideentzat gonbidapena hau jasotzea».
Kontzertua urriaren 13an, ostirala, izango da. Ordua, lekua eta etorriko diren bakarlari profesionalen curriculumak zein kontzertu egitaraua aurrerago emango da. yy