Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal kluben arteko Europako Kopako finalera sailkatu dira, 30 metroko frontoian, Palentzian. Finalerdietan, Hernaniko taldea Iparraldeko Goizeko Izarraren aurka lehiatu da eta 15-9 eta 15-6 irabazi dituzte bi jokuak. Partidu bikaina jokatu dute Hernaniko bi ordezkariak. Amaiak sakearekin min haundia egin zuen eta Maider ere oso ongi aritu da. Gaur goizean finala jokatuko dute.