Udaleko turismo sailak Chillida Lekura bisita gidatua antolatu du

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 9a, 02:00

HERNANIKO Udaleko turismo sailak bisita gidatu berezia antolatu du Chillida-Leku museora. Uztailaren 20an izango da bisita, goizeko 10:45etan. Bisita Mikel Chilli­dak gidatuko du, Edu­ardo Chillidaren biloba, eta euskeraz izango da. Hori bai, bertan parte hartu nahi baldin bada izena eman behar da aurretik.
Helduei zuzendua da eta gehienez 20 pertsonek eman dezakete izena. Horretarako dauden bideak honakoak dira: 943 33 70 28 telefono zenbakian eman daiteke, turismo@hernani.eus helbidean edota informazio puntuan bertan. Izen emateko azken eguna uztailaren 16a, gaur zortzi, izango da.
20 pertsona baino gehiagok ematen badute izena, zozketa egingo da: uztailaren 18an, Biterin, 12:30ean (nahi duena joan daiteke zozketara).
Izena informazio puntuan eman nahi izanez gero: Biteriko informazio puntuan (8:00-15:00). Uda­ko informazio puntuan (kultur etxearen ondoko kaseta): lanegunetan (10:00-14:00) (17:00-20:00), igandeetan (10:00­-14:00). Aste­le­hen­­e­an itxita dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!