Gaur hasiko dira jaiak, Martindegin

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 7a, 02:00

Martindegi auzoko San Ferminak gaur hasiko dira, eta igandera arte luzatu. Hiru egunetan, adin guztietarako egitaraua antolatu dute. Gaur, aurreneko egunean, haurrak izango dira protagonista. 11:30etan, haur jolasak eta buruhaundiak izango dira; 17:00etan denak marraztera eta tiro karabina lehiaketa; eta 18:30etan puzgarri bereziak. Eta ondoren, tortilla lehiaketa, sagardo dastaketa eta, amai­tzeko, 22:30etan, erromeria. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!