Kiroldegiko frontoian Buruntzaldeako Torneoa hasiko da gaur. Denboraldiko azkena izango da Hernanin eta eskualdeko eta Oarsoaldeko pelotariak hartzen dute parte . 48 izango dira guztira hiru mailetan sailkatuak; kadete, jubebnil eta seniorretan.
Kanporaketak jokatuko dira eta beraz finalaurdenak, finalerdiak eta uztailaren 29an, final haundiak jokatuko dira. Maila bakoitzean 16k jokatuko dute.
Gaurko lehen jardunaldian sei partidu jokatuko dira, bi maila bakoitzean. Goizeko jardunaldia 11:00etan hasiko da bi partidukin eta arratsaldean bi saio daude; 16:00etan partidu bakarrarekin eta 19:00etan hiru norgehiagokarekin.
Lizeaga azpitxapeldun Legution
Markel Lizeaga, Hernaniko pelotaria, azpitxapeldun geratu da Legutioko Torneoan. Elorrioko Azpirirekin egin du bikote eta aurkari onak kanporatu ondoren finalean ezin izan zuten Labaka eta Telletxearen kontra. Arrieta finalerdian kanporatu zuen Lizeaga berak.