Urumeako zaborrei irtenbidea eman nahi die

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 8a, 02:00

Olak auzo elkartetik bilera deialdia bat egin dute Urumea ibaiaren inguruetan agertzen diren zaborrak direla eta. Bilera auzo udaleko aretoan da, 19:00etan, astelehenean, hilak 10ean. 
Gaiaren inguruan jendeak kezka eta haserrea kontutan hartuta ekimenen bat edo egin ote daiteken aztertu nahi dute. 
Udaran Urumea ibaira jende ugari hurbiltzen da, batez ere uztaila eta abuztuan, eta zaborren arazoak larritu egiten dira. Ereñotzuarrek arazoari konponbidea jarri nahi diote eta horretarako zer neurri edo egin daitekeen  aztertuko dute asteleheneko bileran. Olak jendea bilerara hurbiltzeko deialdia egin du garrantzitsua baita gaia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!