Martindegin, festarako aukera zabala

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 8a, 02:00

San Fermin jaiak bigarren eguna biziko dute gaur Mar­tindegin, atzoko lehen fes­ta egun bizia eta gero. Haurrek alaitasuna zabaldu zuten auzoan eta arratsaldez tortila eta sagardo dastaketak hel­duen eztarriak goxatu zi­tuz­ten. Gaur egun guztian zehar izango dute segida festek, goizean goizetik. Musika beti da protagonista jaietan, baina gaur hare eta gehiago ema­nal­di desber­dinekin. Eguer­dian auzo baz­karia egingo da eta arratsalde eta gau partean animaliek hartuko dute protagonismoa. Zezentxoak eta zalditxoak lehendabizi eta abere demak gauean.

GAUR, Martindegin

07:00, Kalejira.
08:00, Lo kuluxka.
11:00, Auzoko baserrietan zehar ‘Mobida’ trikitixaz alaituta.
13:00, Goiko aristian oroigarri xume bat «gure artean ez daudenentzat». Tturko familiari eskertza, ematen diguten harreragatik.
14:30, Auzo bazkaria.
16:30, Gaztelu puzgarria.
18:00, Zezentxoak eta zalditxoak.
19:30, Dantzaldia Laiotz taldearekin.
23:00, XVI. abere dema. Ortzaikako Etxeberria anai-arreba eta Jose Ignazio ‘Zerain’en zaldien artean.
24:00, Dantzaldia Laiotz taldearekin.
Goizaldera, Platano dantza lehiaketa xelebrea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!