Galarretak Euskal Jairi emango dio gaur erreleboa, eta astebetez Huarteko frontoiak hartuko du protagonismoa, San Fermin Torneoarekin. Bertan izango da Barrenetxea IVa hernaniarra, Endikarekin bikotea osatuta, eta gaur jokatuko dute aurreneko finalerdia. Berrikuntza da bi atzelariz osatutako bikote bat lehian ikustea, hain txapelketa garrantzitsuan. Urriza eta Azpiroz izango dituzte aurkari.