Udalak, orientazio zerbitzua martxan

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 7a, 02:00

Abenduaren 31ra arte, orientazio zerbitzua eskainiko du Hernaniko Udalak, astelehen, asteazken eta ostegunean. Ordutegia, hitzorduarekin, aldatu egin du: orain, 08:30etatik 14:30etara eta 16:00etatik 20:15etara izango da astelehenetan; asteazken eta ostegunetan 08:30etik 15:00etara; eta astearte eta ostiraletan enplegu zentroa irekita egongo da 8:30etik 15:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!