Ikasgela Ibiltaria uztailaren 21ean iritsiko da Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 7a, 02:00

Gipuzkoan zehar, lurraldea zeharkatuko duen Ikasgela Ibiltaria jarri zen martxan pasa den astean, eta Herna­nira, uztailaren 21ean, ostiralean, iritsiko da; bi egunez egongo da herrian. Autobu­sa­ren barruan an­to­latuko dira taldeen bisitaldiak, gazteei eta hezitzaileei mundu digitalean behar bezala moldatzeko tresnak eskain­tzeko. 
Kode Eskolak zuzenduko ditu programazio tailerrak: 45 bat minutu iraungo dute, eta doanekoak izango dira guztiz. Hori bai, aurrez eman beharko da izena, haietan parte hartu ahal izateko. Izena  eman behar da www.gipuzkoangazte.eus/eu/kultura-digitala/ikasgela-ibiltaria webgunean. Lehen Hezkuntza, Biga­rren Hezkun­tza eta Heziketa Bere­ziko ikasle eta irakasleen sentsibilizaziorako heziketa kanpaina da, batez ere, Ikas­gela Ibiltaria. Kultura Digi­tal@ programaren atala da proiektu hau.

Ikasgela Ibiltarian parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, interneten.

Aldundiak, Orona Funda­zioak eta Kode-Eskola sustatua da, eta Irizar enpresaren laguntza ere jaso du. Ala­bai­na, gizarte orokorrera, bertan diharduten talde eta elkarteetara, ere iritsi nahi du kanpaina honek, programazioaren ikaskuntzaren bitartez lehen adinetan (8-16 urte) dauden haur eta gazteen artean, teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzeko eta, bidenabar, teknologiaren aldeko jakinmina eta bokazioa sustatzeko. 
Gainera, pertsona ezinduen behar eta premietara ere egokitua da Ikasgela Ibiltaria, haien irisgarritasuna eta jarduneko partehar­tzea erraztuko dituen aldetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!