Raketarekin ere dotore, Irazustabarrena eta Araiztegi

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 6a, 02:00

Hernaniko taldeko bi palistak, Amaia Irazus­tabarrenak eta Amaia Araiz­tegik, raketisten taldearekin jokatzeko aukera izan zuten asteburuan. Buru belarri entre­natzen egon dira, Miren Uzkudun ‘Asteasu’ rake­tista astea­suarraren omenal­dian parte hartzeko, eta baita saria lortu ere. 
Zitan, jokatu zituzten ki­ni­e­la jokoa aurrena, eta partidu bat ondoren. Kinielan, 10 tanto lortzeko lehian aritu ziren sei palista: Miren Larrarte (Bida­nia), Susana Muneta (Legaria), Amaia Irazustabarrena (Her­nani), Amaia Araiztegi (Malla­bia), Maria Sáez (Gasteiz) eta Nagore Martín (Gasteiz); eta garailea Amaia Araiztegi izan zen. Partiduan ere, Hernaniko bi palistak aritu ziren,  eta Araiztegi nagusitu zen berriro, Munetarekin bikotea osatuz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!