Mendiriz Mendi elkarteak, hurrengo irteera Vignamalera antolatu du. Itzulia egingo zaio Aragonen kokatua dagoen mendi honi. Uztailaren 22tik 25era izango da irteera eta larunbatean, hilaren 22an, abiatuko diran goizeko 07:30etan Atsegindegitik. Bazkide federatuek 170 euro ordaindu behar dituzte, eta bazkide ez federatuek 195. Bazkide ez direnek, 15 euro gehiago. Prezioan, bidaia eta egun guztiko aterpeko gastuak, pentsio erdian, daude sartuta. Kopurua mugatua da, 30 toki; eta berri gehiago jakiteko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza) astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. Izena emateko epea uztailaren 20an amaitzen da.