Maialen trainerua laugarren postuan finkatu da Gipuzkoako Traineru Ligan, asteburuan Donostian, jokatu ziren bi estropaden ondoren. Larunbatean laugarren postua lortu ondoren, igandean bosgarren sailkatu ziren.
Hala ere, Orioren hirugarren postutik oso gertu geratu ziren, zazpi segundora. Eta are gehiago, Deusto eta Arraun Lagunak traineruekiko aldea haunditu egin dute sailkapen nagusian. Orain, hiru puntuko aldea ateratzen dio Arraun Lagunaki, eta sei Deustoko txalupari.
Gipuzkoako Liga, hamabi estropadek osatzen dute, eta ia erdira iritsi dira dagoeneko. Laugarren postuan mantentzea, arrakasta litzateke.
Euskotren Ligako sailkatze estropadak
Datozen estropadak, berriz, Euskotren traineru Ligako sailkatze estropadak izango dira, datorren larunbatean eta igandean. Orion eta Donostian jokatuko dira, eta puntu gehien biltzen dituzten lau traineruak sailkatuko dira.
Ligarik garrantzisuena da, eta denek nahi dute bertan egon. Orio, galiziarrak, Arraun Lagunak, Donostiarra eta Deusto dira Hernaniren kontrario nagusiak, sailkatzeko. San Juanek eta Hibaikak ez lukete arazorik izan behar.