‘Kalera’ martxa Hernanira iritsiko da uztailak 25ean

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 10a, 02:00

Ezker abertzaleko Kalera Kalera dinamikak Kalera martxa antolatu du uztailaren 20tik hasita. Preso, iheslari eta deportatuen aldeko ibilbide bat izango da, zortzi etapakoa. Gernikan hasiko da eta 27an iritsiko da Lakuntzara.
Uztailak 25eko etapa, seigarrena, Hernanin amaituko da eta hurrengo egunean Herna­nitik irtengo da zazpigarrena Ibarrara bidean.
Martxan parte hartzeko izena eman beharra dago eta ohiko lekuetan eskuratu ahal izango dira horretarako txartelak. Helburua euskal errepresaliatu politiko guztiak Euskal Herriko kaleetara, modu sinbolikoan, ekartzea da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!